Arregi Campo familiak Izurtzan pasatzen zuen uda, Mendibe baserrian; Bittori Ortuzar Larrabe (Izurtza, 1878) etxeko amama izan zen, eta Bilbora ezkondu ostean, 1967an hil zen. 1953-1959 bitartean Izurtzan igarotzen zituzten udak. Gabriel Arregei Garaigordobil aita zen argazkilaria.
Gerediaga elkartearen dokumentategian jaso duten seigarren funtsa izan da hau. Digitalizazio lanak amaitutakoan, argazkien fitxak sortu eta elkarteko webgunean sareratzen dituzte, edonork kontsultatu ahal izateko.