Apurka-apurka Izurtzan aurrera doa udalaren ibilbide orria plaza eraberritu eta berrantolatzeko. Apirileko lehenengo batzar zabalean, herritarren ekarpenak jaso zituzten. Jasoriko ekarpen eta ideiei forma eman eta aurreproiektu bat osatu dute. Orain, herri batzarra egingo dute txosten hori herritarren aurrean aurkezteko. Batzarra ekainaren 20an izango da, eguena, 18:00etan, erabilera anitzeko eraikinean.
Apirileko batzarrean herritarren partetik irtendako ekarpenean artean, umeak aintzat izango dituen espazioa izatea eta oraingoa baino inguru naturalagoa izatea dira azpimarratzekoak.