Izurtzan hasi dira motorrak berotzen jaiak antolatzeko, eta, horretarako, jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketaren irabazlea aukeratu du udalak. Epaimahaiak zazpi proposamenen artean aukeratu du. Condek 350 euroko saria eskuratu du. Karteleko protagonista Trokotxa jaietako maskota da. Bere atzean, jaietan antolatzen diren ekitaldietako irudiak agertzen dira.