"Aurrekoek egindako lan onari jarraipena eman gura diogu"

Joseba Derteano 2024ko mai. 19a, 10:30

Julio Cuestak Erdoitzako Ama nagusien elkarteko presidente kargua hartu berri du datozen urte bietarako. 

Urte bian zuzendaritzako kide izan eta gero, Julio Cuestak Erdoitzako Ama nagusien elkarteko presidente kargua hartu berri du. Aurreko zuzendaritzako kide bik jarraitzen dute eta gainerako laurak berriak dira. Urte askoan presidente izan den Karmelo Irastorzaren nahiz kargua utzi dutenen lana nabarmendu du: "Oso lan ona egin dute eta guk horri jarraipena eman gura diogu". Urteroko ekintzekin jarraituko dute —ekainaren 2rako egunpasa antolatu dute Azkoitira— eta proposamen berriak baleude, haiei bidea ematen ahaleginduko direla azaldu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!