Uztabarritzen ekimenaren helburua bertso eskolako bertsolari eta gai jartzaileen plazaratzea bultzatzea da eta baita bertsolaritza Durangaldeko herri guztietara zabaltzea ere. Aurtengoa laugarren aldia du. Testuinguru horretan, Izurtzakoa aurtengo hirugarren bertso saioa izango da, Elorrioko eta Otxandioko saioen ondoren. Maiatzaren 3an, 11n etan 17an beste saio bana egingo dute, Ermuan, Atxondon eta Zaldibarren, hurrenez hurren.