Izurtzan klown ikastaroa emango dute martxoko eta apirileko martitzenetan

Joseba Derteano 2024ko otsailaren 27a

Iazko udazkenean emaniko klown ikastaroko une bat.

Izurtzako Korrala Sormen Gunean klown ikastaroa egingo dute martxoko eta apirileko martitzenetan, 18:30etik 20:30era.

"Irrigarrikeriak arte, komedia eta inprobisazio bihurtzen ikasiko dugu", azaldu du Cecilia Paganini irakasleak. Ikastaroaren kostua 100 euro da. Euskal Zirku Elkarteko bazkideek eta Korrala ikasle ohiek %10eko deskontua izango dute. Izurtzako eta Mañariko bizilagunentzat ere deskontuak egongo dira. Izen ematea korrala@ganso.info emailean egin daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!