Argiteria osoa aldatu dute, herrigunekoa nahiz auzoetakoa. Lehiaketa publiko baten ondoren, udalak Guadalajarako enpresa bati esleitu zion LED argiak ipintzeko ardura. Enpresa honek otsail hasierako hiru egunean egin zituen lanak. Proiektuak 20.000 euroko inbertsioa eskatu du eta Eusko Jaurlaritzako diru laguntza baten bitartez estali dute.