Udalak sua eta edaria ipini zituen, eta herritarrek janaria. Udal arduradunek nabarmendu dute jende asko batu zela, eta azken urteetan gorantz egin duen joera dela. Plaza bete zutenetariko asko izurtzarrak izan ziren, baina Durangotik ere familia dezente joan zen azken urteetan lez, Izurtzaraino paseo bat eginda janaria prestatu aurretik.