Gaur San Nikolas eguna da eta egun horretan ohikoa duen moduan, udalak Nikolas azoka egin du Izurtzan. Bertaratu direnek eguraldia lagun izan dute. 22 bat postu batu dira herriko pilotalekuan, eta deneriko produktuak zeuden salgai: ogia, gazta, barazkiak, etxeko jogurtak, eztia, txerrikia, kontserbak, patea… Euskal Herri osoko ekoizleak batu dira. Jan-edanerako aukera ere egon da, Eusko Label zigiluarekin.