Urtero legez, aurten ere Tokiko Agenda 30eko Foroko batzarrean parte hartzeko aukera dago Izurtzan. Aurtengo batzarra gaur egingo dute, azaroak 23, 18:00etan, udaletxeko udalbatza aretoan. Izurtza herria eta honen garapena izango dute berbagai. Herriaren egoera zein den aztertzeko eta etorkizunera begira herria hobetzeko egin daitezkeen proiektuen gainean berba egiteko aukera egongo da. Izurtzako Udaletik dei egin diete izurtzarrei bileran parte hartzeko eta euren proposamenak adierazteko.