Izurtzako Udalak 60.000 euroko laguntza jaso du Aldunditik espaloia egiteko

Anboto 2023ko urr. 23a, 09:23

Orain bi-hiru aste, Izurtzako herrigunean espaloi zati bat egiten hasi ziren. Lan horietariko parte bat Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuko duela iragarri zuen joan zen astean Izurtzako Udalak; hain zuzen ere, 60.000 euroko diru laguntza jaso dute Aldunditik.

Udalak, bere partetik, 72.000 euro ipiniko ditu. Izurtza oinezkoentzat atseginago eta seguruago bihurtzeko egitasmoaren barruan daude lanak. Azken urteetan hainbat neurri hartu dute oinezkoei begira; hala nola iaztik zazpi semaforo martxan daude ibilgailuen gehiegizko abiadura gutxitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!