Izurtzan klown ikastaroa hasiko da urriaren 24an, Korrala sormen gunean

Anboto 2023ko urr. 11a, 10:47

Gorka Ganso eta Cecilia Paganini

Ganso&Cia konpainiak hainbat ikastaro eta berbaldi antolatu du aurtengo ikasturteari begira. Disfrutando del ridículo izeneko klown ikastaroagaz ekingo diote egutegiari.

Urriaren 24an hasi eta abenduaren 12an amaituko da, eta antzerki konpainiako Cecilia Paganinik martitzenero emango ditu klaseak, 18:30etik 20:30era. Ikastaroaren prezioa 100 euro da eta Izurtzako eta Mañariko bizilagunek deskontuak izango dituzte. Hasiberrientzat ere aproposa dela eta aurretik esperientzia izatea ez dela beharrezkoa azaldu dute antolatzaileek. Ekimenari buruzko informazio gehiago korrala@ganso.info helbidean eskuratu daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!