Musika, antzerkia, azoka eta gehiago Gertufest jaialdian

Anboto 2023ko ira. 7a, 12:00
Umeentzako askotariko jolasak ere antolatu dituzte.

Iazko arrakastaren ondoren, Gertufest jaialdiak bigarren aldia egingo du bihar, 17:00etan hasita, Santo Tomas parkean.

Izurtzako jaien barruko jaialdi honetan, ikuskizun hauek izango dira, besteak beste: Juana Geyser y la Imaginaria Banda Musical taldearen musika performancea, Oztopo ta Jarrai-ren txalaparta, Quico Pugés-en musika, Breaking Durangaldea taldearen break dance saioa, Naita Produkzioak konpainiaren Mito izaki eta kondairak mikroteatroa, Trotamundos konpainiaren zirkua, Pablo Savalaren grafiti sorkuntza eta Les Sauvage DJa. 

Jan-edanerako aukera ere egongo da, Iruntziren eskaintza beganoagaz (takoak, hanburgesak, taloak…) eta Johanaren enpanada argentinarrekin.

Arratsalde osoan, Santo Tomas parke inguruan antolaturiko azoka bisitatzeko aukera dago. Askotariko artisau produktuak egongo dira, 15 postutan banatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!