Izurtzan batzar irekia egingo dute Gertufest jaialdia antolatzen hasteko

Anboto 2023ko uzt. 24a, 09:00

Hilabete pasatxo falta da Izurtzako jaietarako, eta herriko eragileak murgilduta daude jaien prestakuntzan.

Esaterako, Gertufest jaialdiaren prestakuntzan. Iazko lehenengo aldian, jaialdiak askotariko postuak eta ikuskizunak batu zituen Santo Tomas parkean. Langa oso altu utzi zuten eta aurten ere maila bereko ekimena antolatu gura dute. Horretarako, herritarren laguntza eskatu dute. Uztailaren 26ko eguaztenean bilera informatibo bat egingo dute Izurtzan, eta laguntzeko prest daudenak bertaratzera deitu dituzte. Batzarra 19:00etan hasiko da, Korralan, sasoi batean Azkonizaga jatetxea zegoen tokian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!