Egun horretan, ermita inguruan taberna lez erabiltzen duten aterpe bat dago eta udalak tabernaren kudeaketa lehiaketara atera berri du egun horretara begira. Interesdunak Izurtzako Udalagaz hartu-emanetan ipini behar dira ekainaren 30a baino lehenago. Azkenengo urteetan Durangaldea Angelman Sindromea elkarteko kideek kudeatu izan dute taberna. Elkartearentzat finantziazioa lortzeko eta elkartea ezagutarazteko erabiltzen dute aukera hori.