Urtebeteko ardi txakurrari etxea aurkitu gura dio Izurtzako Udalak

Joseba Derteano 2023ko ots. 17a, 12:00

Iazko urte amaieran, Ertzaintzak kalean bakarrik zegoen txakur bat jaso zuen Izurtzako gasolindegi inguruan, pertsona baten abisuari erantzunez. Txakurrak ez zuen txipik ipinita eta bat ipini zioten. Izurtzan aurkitu zutenez, harrezkero Izurtzako Udala egin da txakurraren kargu. Txakurrak urtebete inguru du. 

Orain, udalak etxe bat aurkitu gura dio txakurrari. Gaur egun, Larrinagatxuko Neberondo txakurren egoitzan dago. "Esanekoa" eta "lagunkoia" dela azaldu dute udaletik. Informazio gehiago gura duenak txakurren egoitzan bertan edo udaletxean galdetu dezake. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!