Izurtzako aurrekontuetako inbertsio nagusia, argiteria sarea hobetzeko eta herrigunerako espaloia egiteko

Joseba Derteano 2022ko abe. 21a, 09:55

Izurtzan, 2023ko udal aurrekontuak onartu zituzten azken udalbatzarrean, aho batez, EH Bilduren (gobernu taldea) eta EAJren aldeko botoekin. Aurten 603.474 eurotan parekatu dituzte sarrerak eta irteerak. Datorren urteko inbertsio nagusiak argindar sarea berriztatzea eta herrigunerainoko espaloi zatia amaitzea izango dira. 128.000 euro, guztira. 

Haizeteen ondorioz argindar sarea toki batzuetan txarto dagoela eta batzuetan argirik barik geratzen direla azaldu du Lorea Muñoz alkateak. "Horregaitik, apurka-apurka, txartoen dauden guneak konpontzen joango gara", esan du Muñozek. Horregaz batera, Mañariko noranzkoan eta errepideko ezkerreko aldean orain urte bi egindako espaloi zatia herriguneraino luzatu gura dute.

Beste 40.000 euro Txakurzuloko eraikina eraberritzeko erabiliko dituzte. Gaur egun, udalak enpresa bati alokatuta dauka eraikin hori.  

"Ongizatera" begira 
"Herritarren ongizatea hobetzera begira" egindako aurrekontuak direla nabarmendu du Lorea Muñoz alkateak. EAJko Batirtze Motak eta Aroa Gonzalezek euren baiezkoa arrazoitu dute. "Aldatu diren diru atalak beharrezkoak dira herriko gastuetarako, eta proiektu berrietarako dirua herritarrek parte hartze foroetan eskatutakoa da",

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!