Martitzen honetan San Nikolas eguna izango da eta, horren harira, Nikolas Azoka antolatuko du Izurtzako Udalak. 10:00etatik 15:00etara 19 postu egongo dira pilotalekuan. Jende gehiagok etorri gura zuela, baina pilotalekuan ez dagoela postu gehiago jartzeko tokirik azaldu dute udaletik.
Plazan Euskal Labeleko oilasko pintxoen postu bat egongo da. Euro bi balioko du pintxoak. Herrian erroldatuta daudenentzat pintxoak doakoak izango dira. Horrekin batera, txartel bi jasoko dituzte: bakoitzak euro bateko balioa du azokan erosketak egiteko.
Denetariko postuak egongo dira: barazkiak, eztia, ogia, gazta, gozoak, likoreak… Bizkaiko postuez gainera Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko batzuk ere egongo dira.
Epaimahai bat azokatik ibiliko da eta hainbat ezaugarri betetzen dituen hiru postu sarituko ditu 150, 75 eta 50 eurorekin.