Izurtzako Etxaburu dorretxea hobeto ezagutzeko aukera, urriaren 30eko bisitan

Joseba Derteano

Gerediaga Elkarteak eta Aldundiak elkarlanean antolatzen duten Ondarearen Europako Jardunaldietako ekimen bat Izurtzan izango da. Urriaren 30ean, domekaz, Etxaburu dorretxea hobeto ezagutzeko aukera emango dute, 11:30ean.

Juan Manuel Cembellin historialariak gidatuta, Izurtzako eraikin honek mendeetan izan duen garrantzia ezagutzeko modua egongo da; daukan kokapen berezia, eraikinari buruzko datuak eta dorretxeko jabe izandakoen istorioak, besteak beste.

Ekimen honetan parte hartu ahal izateko, izen-ematea aurretik egin behar da, webgune honetan: www.ondareabizkaia.eus. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!