Aurten, Mendigainek barik Iurretako dantza taldeak egingo du saioa Izurtzako jaietan

Joseba Derteano 2022ko uzt. 20a, 09:25

Izurtzako Mendigain Dantza Taldeak dantza saioak egiten ditu herriko jaietan, baina aurten ez da horrelakorik egongo. Lesioak edo konpromisoak direla medio, aurten ez da behar den beste dantzari batu taldea osatzeko.

Horren ondorioz, udalak alternatiba bat bilatu du eta irailaren 4an 12:00etan San Ageda egunean izango den saioa Iurretako dantzariek egingo dute. Mendigain taldekoek esan dutenez, aurten ez batzeak ez du esan gura datorren urtean batuko ez direnik. Aurtengo kasua hainbat zirkunstantziek bat egin dutelako gertatu da. 

Mezarik ez
Urtero lez, Santa Ageda eta Santo Tomas egunak izen bereko ermiten inguruan ospatuko dituzte, irailaren 4an eta 11n, hurrenez hurren. Baina aurten ez da mezarik egongo ermitetan. Abadeari meza prestatzen urte luzez lagundu zion pertsonak erretiroa hartu du, abaderik ez da etorriko, eta, ondorioz, mezak bertan behera geratu dira. Asteburuetako mezekin berdina gertatzen da. Ia urtebete da Izurtzan meza eman zutenetik azkenekoz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!