Río de Orok 80 boluntario prest ditu ume sahararrak Izurtzan hartzeko

Anboto 2022ko eka. 28a, 11:30

Río de Oro elkartearen bitartez, hainbat ume saharar laster helduko dira Izurtzara udako aste batzuk igarotzera.

Urteroko erronkari aurre egiteko, elkartea boluntario bila ibili da azken asteetan, eta jasoriko erantzunagaz "oso pozik" daudela adierazi du Río De Oroko Mikel del Arcok. Oraingoz, 80 boluntario dituzte. Euren artean "jende berri asko" dagoela nabarmendu du. "Aurreko aldietan baino gehiago zabaldu dugu boluntario bila genbiltzala, eta, egia esanda, oso harrera ona jaso dugu. Urtero errepikatzen duen jende asko ere badago", gaineratu du. Horrela, umeei ahalik eta zerbitzurik onena emateko prest daudela dio del Arcok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!