Atzo, 17:45, inguruan, BI-623 errepidean zirkulazioa kontrolatzen ari ziren ertzainek auto bat geldiarazi zuten Izurtzan. Gidaria identifikatzera hurbildu zirenean, marihuana usain handia hartu zuten autoan. Horren berri galdetu ziotenean, gidariak adierazi zien jaka batean kolore marroiko hauts bat zuten hiru pote bakarrik zeramatzala, eta patruilari eman zizkion. Polizia-baliabideek motxila bat ikusi zuten gidariaren eserlekuaren atzean, eta barruan 200 bat gramo marihuana aurkitu zituzten bi poltsatan banatuta, bai eta prentsatutako substantzia baten zatiak, ustez haxix-zatiak, zituzten bi tabako-pakete eta jakan zeramanaren antzeko substantzia zuten beste hiru ontzi. Ebidentzia horien aurrean, gidaria atxilotu zuten droga-trafikoa leporatuta, Ertzaintzak ohar batean azaldu duenez.
Atxilotua agintari judizialaren eskuetan jarriko dute polizia-eginbideak amaitu ondoren.