Baina, biharamunean, kendu egin zuten ur-emaria. Kontu honegaz hainbat hilabete dabiltzala-eta, Izurtzako Udalak azpiegitura oraindino guztiz erabilgarri ez egotearen arrazoiak zeintzuk diren galdetu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, eta ur-emaria ahalik eta lasterren martxan ipintzeko eskatu dio. "Izurtza inguruan bizikletari dezente ibiltzen da mendian, eta behar duten zerbitzu bat dela uste dugu", adierazi dute udaleko iturriek.