Bart auto bat errekara erori zen Bi-623 errepidean, Izurtza parean

Anboto 2021ko ira. 12a, 12:47
Suhiltzaileak lanean atzoko istripuan. (Argazkiak: @BomberosBizkaia)

Istripuaren ondorioz pertsona bat ospitalera eraman zuten.

Bart, 00:40 inguruan, auto bat errekara erori zen Bi 623 errepidean, Izurtza parean, Durangorako noranzkoan. Bi pertsona zihoazen auto barruan: 48 urteko gizonezkoa gidari eta 47 urteko emakumezkoa kopilotu. Suhiltzaileak bertaratu ziren eta erreskatea burutu bitartean errepidea itxita egon zen. Ertzaintzako iturrien arabera, emakumea ospitalera eraman zuten "zauri arinekin". 

Autoak oraindik errekan jarraitzen du, garabi batek atera bitartean.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!