Izurtzan ez dute jairik ospatuko eta, horren ordez, ekimen bi antolatuko dituzte

Joseba Derteano 2021ko ira. 6a, 09:10

Aurten ez dute jairik ospatuko Izurtzan. COVIDaren eraginez oraindino egoera ez dela "egokia" jaiak antolatzeko adierazi du Lorea Muñoz alkateak, eta gurago izan dute zuhur jokatu eta jaiak bertan behera utzi. Horren ordez, jaietako egunetan ekimen bi antolatzea erabaki dute.

Lehenengoa  irailaren  8ko  eguaztenean izango da, Erdoitzako Andra Mariaren egunean, hain zuzen ere. Durangoko Ganso & Cia konpainiak Babo Royal izeneko umorezko kale antzerkia eskainiko du plazan, 18:00etan hasita. Burutik jota dagoen errege bat eta trobalari bitxi bat dira ikuskizun honetako protagonistak.

Bestalde, irailaren 10ean, 19:00etan, Sun magoak bisitatuko du Izurtzako plaza. 1,2,3 Magia izena duen ikuskizuna eskainiko du. Ekimenak doakoak dira eta ez dago aurretik sarrera hartu beharrik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!