Prozesu horren ondoren onartuko dute behin betiko. Ordenantza honen ondorioetariko bat honako hau da: aurrerantzean, etxeko animalia bat Izurtzako lurretan aurkitu, jabea nor den jakin ez, eta zainketa gune batera eramaten denean, gune horretan sortzen diren gastuak animaliaren jabeak ordaindu beharko ditu. Orain arte udala egiten zen gastu horien kargu, ez zegoelako arlo horretako ordenantzarik. Beste ondorio bat honako hau da: lehen, jabeak gura zuenean jaso zezakeen bere etxeko animalia zentrotik; aurrerantzean, udaletxera joan beharko du lehenengo, zainketa lanen gastuak ordaintzera. Behin ordaindutakoan jaso ahalko du animalia.