Guztira, erabiltzaile bi izan dituzte, izurtzar batek birritan erabili du zerbitzua eta. Erabiltzaileak zerbitzuagaz gustura daudela dio Morenok. "Etxe atarian hartu eta hantxe bertan uzten ditut berriro. Oso zerbitzu erosoa dela eta oso pozik daudela esan digute", azaldu du taxilari durangarrak.