Izurtzako hiru semaforo berriak ipinita eta martxan hasteko prest daude

Joseba Derteano 2021ko ots. 22a, 09:50

Izurtzako trafikoaren abiadura sinkronizatutako semaforoen bitartez kontrolatzeko eguna geroago eta gertuago dago. Zazpi semaforo ipiniko dituzte guztira, eta hiru semaforo berriak ipinita daude dagoeneko: Tabirako biribilgunearen ostean dago bat, eta Antonio Txiki okindegiaren pareko bihurgunearen aurretik eta ostean daude beste biak.

Hiru hauek aurretik zeuden laurei gehituko zaizkie, 'olatu berdea' izeneko sistemaren bitartez trafikoaren abiadura kontrolatzeko. Horregaz batera, ez da asko falta Izurtzako herriguneko alde batean egitekoa zen espaloi zatia ere amaitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!