Zebrabidea egin eta semaforoak ipintzeko lanak Izurtzan

Joseba Derteano 2021ko urt. 27a, 09:01

Artxiboko irudia.

Izurtzan joan zen astean hasi zituzten oinezkoentzat seguruago bihurtzeko eta ibilgailuen abiadura kontrolatzeko lanak.

Proiektu horren barruan, hiru semaforo berri ipiniko dituzte herrigunetik igarotzen den errepidean. Durango-Mañaria norabidean, Tabira inguruko biribilgunea pasatu ostean ipiniko dute lehenengo semaforoa, Izurtzako txaletak dauden zuzengunean. Bigarrena herrigunetik Antonio Txiki okindegira bitartean ipiniko dute, eta hirugarrena bihurgunearen ostean.

Semaforoak ipintzeaz gainera, espaloi zati bat ere egingo dute Durango-Mañaria norabideko ezkerreko aldean, herrigune ingurutik bihurgunera bitartean, oinezkoen segurtasuna hobetzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!