Ardien ustiapen ona saritu diote Izurtzako Mañondori

Joseba Derteano 2020ko aza. 6a, 09:53

Jaurlaritzako Nekazaritza Sailak, hiru aldundiek eta Neiker-Tecnalia erakundeak antolatzen duten lehiaketan, EAEko 284 ustiapenek parte hartu dute.

Ardien ustiapenean egiten duen lanagaitik, Izurtzako Mañondo ustiapenari sari bat eman diote. Besteak beste, errekurtsoak modu iraunkorrean kudeatzeko ahalegina aintzatetsi dio epaimahaiak. Jesus Garate "pozik" agertu da sariagaz, eta urteetako lanaren "errekozimendu" lez hartu du. Gaur egun, 580 bat ardi dituzte familia enpresan: 480 latxa eta 120 sasiardi arrazakoak. Mugarra izeneko gazta egiten dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!