Alex Txikonen inguruko ikus-entzunezko bi eskainiko dituzte Izurtzan, azaroaren 7an

Anboto 2020ko urr. 21a, 11:48
Argazkia: alextxikon.com

Alex Txikon mendigoizaleak Nanga Parbat-era (Himalaia) egindako igoera erakutsiko dute ikus-entzunezkoek azaroaren 7an Izurtzako erabilera anitzeko eraikinean.  Saio bi egongo dira, 17:00etan eta 19:00etan. Ondoren zineforuma egingo dute Txikon berarekin.

Antolatzaileek azaldu dutenez izena aurretik eman behar da parte hartzeko. Horretarako azken eguna urriaren 23an izango da, liburutegia.izurtza@bizkaia.org helbidera idatzita. Mezuan izen-abizenak, herria, telefonoa eta posta elektronikoa zehaztu behar dira. Mezu bakoitzeko bi pertsonen datuak soilik onartuko dira eta ezingo da ordua aukeratu. Horrez gain, Izurtzan erroldatuek lehentasuna izango dutela azaldu dute. 

Bestalde, urriaren 26tik 30era bitartean izena emandakoekin kontaktuan jarriko dela udala esan dute. Sarrera lortu duten edo ez esateko eta zein ordu tokatu zaien zehazteko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!