Izurtzako parkeak eta presa ingurua garbi mantentzeko deia udaletik

Joseba Derteano 2020ko uzt. 20a, 10:00

Inguruko herrietako bisitarien egunpasarako jomuga izaten dira sarritan Santo Tomas parkea eta haren ondoko Uresandi presa. Ez da kontu berria.

Baina, konfinamenduaren ostean, areagotu egin da jende emaria, baita han uzten den zikinkeria kopurua ere; batez ere, asteburuetan. Ildo horretatik, udalaren eskariz, Amankomunazgoak kontenedore berde bi gehiago jarri ditu uda sasoirako. Parkea garbi mantetzeko eskatzen duten oharrak ere jarri ditu udalak hainbat puntutan. Hala ere, oraindik badago eskari horiei kasurik egiten ez dienik, udal arduradunen esanetan. Lorea Muñoz alkateak azaldu du, Izurtzan ez ezik, inguruko beste herri batzuetako parkeetan ere arazo berbera dutela, eta parkeak garbi mantetzeko eskatu die bisitariei. "Utzi ditzagun parkeak norbera parkera joaten denean aurkitu gura izaten duen moduan", azaldu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!