[ARGAZKIAK] Izurtzan erabilera anitzeko gunea inauguratu dute

Joseba Derteano 2019ko abe. 19a, 19:16

Izurtzarrek azpiegitura berria bisitatu ahal izan dute.

Gaur herritarrei ateak ireki dizkie Izurtzako erabilera anitzeko gune berriak. Askotariko ekintzak burutzeko bilgune bat izango dute herritarrek aurrerantzean.

Espazioa zatitzeko aukera eskaintzen du. Gela handi bakar moduan erabili daiteke, baina hiru gune desberdin sortzeko modua ere eskaintzen du. Zati batean umeen txokoa egin dute: mahaiak, aulkiak, liburuz betetako armairuak, puff-ak…

Alde batean ispiluak daude. Espazioari zabaltasuna ematen diote eta hainbat ikastaro gauzatzeko baliagarriak dira. Ispiluen atzealdean almazen moduan erabiltzeko espazioak daude. Azpiegitura berriak pantaila handi bat ere badu aurkezpenak zein bideo emanaldiak egiteko. Eraikinera sartu eta eskumako aldean egokitutako komun bi daude erabilgarri. Aire egokitua eta berogailua ere baditu gune berriak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!