Urtean zehar, inbertsioetako zenbatekoa handitzeko asmoa dute, soberakinetik hartuta. Oraingoz, autoen abiadura gutxitzeko neurriena da inbertsio nagusia: 120.000 euro. Semaforo berri bi ipini gura dituzte, zebrabide eta guzti. Semaforoak gorri ipiniko dira 50 kilometro orduko abiadura gainditzen bada. Txaleten aldeko irteeran egongo litzateke semaforo bat, eta Antonio Txiki okindegiaren parean bestea. Azken hori bihurgune baten ostean dagoenez, aurretik semaforoa dagoela ohartarazteko gailuren bat ipintzeko eskatu diote Aldundiari. Espaloi zati berriak ere egin gura dituzte.