Pedro San Roman Gomez abadiñarrak irabazi du Izurtzako argazki lehiaketa

Joseba Derteano 2019ko urr. 30a, 09:22

Izurtzako jaietako argazki lehiaketako irabazleak aukeratu dituzte. Pedro San Roman Gomez abadiñarrak irabazi du lehenengo saria, Izurtzako dantzariak dantzan ageri diren argazki bategaz. Bigarren eta hirugarren sariak Rebeca Barandika izurtzarraren argazkientzat izan dira.

Argazki lehiaketan geroago eta jende gutxiagok parte hartzen duenez, datorren urtera begira beste eredu baten bila dabil udala. Egutegi baterako argazki lehiaketa da aukera bat. Ideia hori herritarrei planteatuko diete, urriaren 30ean, 19:00etan, udaletxean egingo den Tokiko Agenda 21 batzarrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!