Izurtzan, herrigunetik Bitaño auzora doan bidea konpontzen dabiltza

Joseba Derteano 2019ko urr. 16a, 16:04

Iaz izandako euriteek kalteak eragin zituzten herrigunetik Bitaño auzora doan bidean. Bideko hegal batean lur-jausia eragin zuten, hain zuzen ere. Oraintsu, bide hori konpontzen hasi dira. Lehenengo egunetan, bide zati hori itxita egon zen, baina urriaren hasieratik zabalik dago eta auzotarrak handik pasatu daitezke. Besteak beste, bide alboan harresi bat egiten dabiltza, berriro lur-jausirik gertatu ez dadin eta bidea bera konpondu dute.

Iaz izandako euriteek kalteak eragin zituzten herrigunetik Bitaño auzora doan bidean. Bideko hegal batean lur-jausia eragin zuten, hain zuzen ere. Oraintsu, bide hori konpontzen hasi dira. Lehenengo egunetan, bide zati hori itxita egon zen, baina joan zen astetik zabalik dago eta auzotarrak handik pasatu daitezke. Besteak beste, bide alboan harresi bat egiten dabiltza, berriro lur-jausirik gertatu ez dadin eta bidea bera konpondu dute.

Lan horien ondoren, eta proiektu beraren barruan, Izurtzako auzoetako beste bide bitan ere egingo dituzte konpontze lanak, udal ordezkariek azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!