"Berdintasunari keinu bat egin gura nion kartelagaz"

Joseba Derteano 2019ko uzt. 18a, 11:18

Alfonso Macias Izurtzan bizi den durangarraren kartelak iragarriko ditu aurten Izurtzako jaiak. Kartel lehiaketara lehenengoz aurkeztu eta irabazi egin du. 

Kartelean emakumezko dantzari bat ageri da, albora begira eta dantzan hasteko prest. Sormen lanak denbora eman diola onartu du. "Azken urteetan, feminismoak indarra hartu du eta berdintasunari keinu bat egin gura nion kartelagaz. Bestalde, herrian tradizio handia dute dantzak eta dantzariek. Beraz, sormen lanean arlo biak uztartzea erabaki nuen", azaldu du. Ondoren, irudi hori hainbat edizio programatan tratatu zuen, bila zebilen efektua aurkitu arte. "Sarritan kostatu egiten da. Pazientzia izatea da gakoa", adierazi du.

Argazkiak atera zalea 
Kartelak diseinatzen ez ezik, argazkiak ateratzen ere abila da Macias. Orain urte bi, bigarren tokian geratu zen Izurtzako jaietako argazki lehiaketan. Antzinako argazkiak zaharberritzea eta antzerki obretarako attrezzo-a egitea dira bere beste zaletasun bi. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!