Santa Ageda egunean txosna ipintzeko eskaera egin daiteke

Joseba Derteano 2019ko eka. 11a, 09:00

Izurtzako jaietako egun handietariko bat Santa Ageda ermitaren inguruan antolatzen dute. Aurten, irailaren 1eko domekan izango da. 

Ermitaren inguruan taberna bat ipintzeko lehiaketa abiatzen du udalak urtero, eta aurtengoa ere martxan da. Interesatuta daudenak ekainaren 14a baino lehen ipini behar dira hartu-emanetan udalagaz. 

Iaz, Durangaldeko Angelman Sindromea elkartea baino ez zen aurkeztu, eta udalak eurei eman zien taberna ipintzeko aukera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!