Animaliak eduki eta babestea arautzen duen ordenantza eguneratu dute

Joseba Derteano 2019ko mar. 25a, 09:00

Izurtzako azken udalbatzarrean, hasierako onarpena eman zioten animaliak eduki eta babestea arautzen duen ordenantzari.

Aurretik zegoena oinarri moduan hartuta, eguneratu egin dute. Batez ere, ordenantzak jasotako arauak eta baldintzak hausten dituztenei bideratutako isunak zehaztu eta gehitu dituzte. Arau hausterik larrienak 15.000 euroko isunera heldu daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!