Ikerketa geoteknikoa egin dute, Bitañorako bidean gertatu zen lur-jausia konpontzeko

Joseba Derteano 2019ko mar. 19a, 10:00

Bitaño auzorako bidean lur-jausi bat gertatu zen iaz, eta bidea bera zein ingurua kaltetu zituen.

 Ez da toki hartan luizi bat gertatzen den lehen aldia, eta arazoari ahalik eta irtenbiderik egokiena emateko, ikerketa geotekniko bat egin du udalak, zer lan gauzatu behar diren jakiteko. Lanak egiteko dirua udal kontuko soberakinetik hartuko dute. Konponketa "ahal den arinen" egitea da helburua, Lorea Muñoz alkatearen esanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!