San Blas eguna ona da jeneroa saltzeko?
Inguruan geratzen den azoka bakarrenetarikoa da eta jendea erostera etortzen da, bai. Guk ondo saltzen dugu, ez dugu kexarik. Joan eta saldu egiten den azoka bat da. Okerrena da, otsailean denez, eguraldiak zerikusia izaten duela. Ea, aurten, bota beharrekoa astean zehar bota eta domekan ateri egiten duen. Aurten, gainera, asteburuan da eta jendea familian etortzen da.
Saltzeko ez ezik, erosleekin hartu-emanak egiteko balio dizue?
Ingurukoek ezagutzen dituzte ekoizleak, eta ezagutzen dituztenengana joaten dira. Nik igartzen dudana da Gipuzkoa aldetik jende asko etortzen dela: Arrasatetik, Elgetatik… Kasu horietan sortzen da tratua.
Zuk zeuk zelan bizi duzu eguna?
Egia esateko, ni postuan egoten naiz eta ez naiz askorik irteten. Ganaduaren ingurutik osteratxo bat, ahal bada.
Zerbait aldatuko zenuke?
Ateri egitea eskatuko nuke. Euria denean itoginak sortzen dira, jeneroa busti egin daiteke… Alde horretatik, apur bat gogaikarria izan daiteke, baina eguraldia ezin daiteke kontrolatu!