Euskara azterketa egindakoan eratuko dute aguazilen lan poltsa berria Izurtzan

Joseba Derteano 2019ko urt. 31a, 09:23

Aguazil lanetarako lan poltsa eratzeko prozesua azken txanpan sartuta dago.

Orain arte, azterketa bi egin dituzte aurkeztutako hautagaien artean, eta ariketa bi horietako emaitzak Izurtzako Udaleko webgunean daude ikusgai. Otsailean, PL1 euskara maila ez duten hautagaiei euskara azterketa egingo diete, eta horregaz amaituko da prozesua. Hautagaiek ateratako puntuazioekin osatuko dute lan poltsa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!