Akordioa dago Foseco enpresaren eta langileen artean

Joseba Derteano 2018ko ira. 14a, 13:58

Greba mugagabea bertan behera utzi dute.

Izurtzako Foseco enpresako iturriek jakinarazi eta ELA sindikatuko ordezkariek konfirmatu dutenez, akordio batera heldu dira langileak eta enpresako zuzendaritza. Izurtzako plantako ekoizpenaren itxierak 42 langileren etorkizuna kolokan jartzen zuen. Honako hau da akordioa: 16 langile birkokatu egingo dituzte, bi aurrejubilazioa egongo dira eta 24 langile lan barik geratuko dira; inzentibatutako baja onartu dute.

Izurtzako ekoizpen plantak irekita jarraituko du urriaren 31ra arte gutxienez eta etorkizunean planta berriro irekitzea erabakitzen bada, enplegu-erregulazioko espedienteak eragindako langileek lehentasuna izango dute, enpresako iturriek ohar batean informatu dutenez.

Foseco enpresa Vesuvius taldearen barruan dago eta talde hau bere egiturak modernizatzeko plangintza bat gauzatzen ari da. Euskal Herrian, Igorreko plantaren aldeko apustua egin du. Hain zuzen, Izurtzako plantako hainbat langile Igorren birkokatuko dituzte.  

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!