Izurtzako jaiak

Jesus Susilla artistak egindako oroigarria jasoko dute dantzariek urteurren ekitaldian

Joseba Derteano 2018ko ira. 7a, 12:00

Mendi Gain dantza taldeak 50. urteurrena ospatuko du zapatuan. Jesus Susilla artistak egin eta sinatutako margolana izango da protagonistetako bat. 70 aleko edizio mugatua oroigarri moduan jasoko dute dantza taldeko guztiek.

Ospakizuna 11:00etan hasiko da. Erdoitzako baselizara joan eta bandera Erdoitzako Amari eskainiko diote. Mezaren ostean, ohorezko arkua egingo diote Izurtzako herriari. Dantzarien familia aragazkia atera eta ekitaldi txiki bat egin ostean, herriugunera jaitsiko dira. 13:00 inguruan dantza saioa eskaini, aipatutako oroigarriak banatu eta denek elkarrekin frontoian bazkalduko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!