Bota dute txupinazioa udaletxeko balkoitik eta hasi dira Izurtzako jaiak. Aurten, udal agintariekin batera, protagonista berri bat izan da balkoian: Trokotxa izeneko basurdea. Jaietako ikur berria udaletxeko balkoian egongo da jaiak amaitu arte. Bestalde, aipagarria da Miguel Zugaza Arte Ederretako Museoko zuzendaria ere bertan egon dela, emaztea izurtzarra baita.
Jaietako egitaraua HEMEN.