Iñigo Peñaren kartelak irabazi du Izurtzako jaietako kartel lehiaketa

Joseba Derteano 2018ko uzt. 25a, 09:00

Iñigo Peñaren kartelak iragarriko ditu aurten Izurtzako jaiak.

Udalak abiatutako lehiaketa irabazita, 250 euro eskuratu ditu Peñak. Dantzarien jantziko hainbat osagai eta kolore biziak dira karteleko elementu nagusiak. Aurten herritarrek erabaki dute kartel irabazlea. Orain aste batzuk, minbizia prebenitzeko kanpaina bat egin zuten Izurtzan eta, ekitaldi hori egiten zela aprobetxatuta, Izurtzako Udalak postu bat jarri zuen kalean lehiaketara aurkeztutako kartel denekin. Peñaren lanak jaso zuen botorik gehien.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!