Gazte etorkinek ikurriña gehitu diote Izurtzako mural berriari

Joseba Derteano 2018ko mai. 17a, 10:07

Kultur aniztasuna eta integrazioa islatzen dituen murala marraztu dute eta zapatuan inauguratuko dute Izurtzako pilotalekuan egingo den Munduko Loreak ekimenaren barruan.

Loraldia Eskola egitasmoak euskal kultura garaikidearen eta afrikar kulturaren arteko elkar eragitea bilatu du hiru hilabetetan zehar Izurtzako aterpetxean bizi diren 24 gazte etorkinekin. Hori guztia zapatuko ekitaldi batekin amaituko dute eta ekitaldi horretako osagai bat atzo plaza ondoko horman marraztutako irudia da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!