40 urteko gizonezko bat atxilotu dute Izurtzan hainbat auto eta garajetan lapurreta egitea egotzita

Maialen Zuazubiskar 2018ko mar. 20a, 08:24

Ertzaintzak jakitera eman duenez, astelehen goizaldean 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Izurtzan Durangaldeko hainbat garajetan lapurreta egitea egotzita.

Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, lehenengo gizonezkoak autoetatik garajeetako ateak zabaltzeko eskuzko aginteak osten zituen. Eta ondoren, aterik behartu barik garajeetara sartzen zen. Ertzaintzak jakitera eman duenez, 40 urteko gizonezkoari Abadiño, Iurreta, Durango eta Izurtzako trastelekuetan lapurreta egitea leporatzen diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!