Izurtzak laugarrenez hartuko du, domeka honetan, Durangaldeko Txistulari Eguneko jaia

Joseba Derteano 2018ko mar. 17a, 10:30

Izurtzan Durangaldeko Txistulari Egunaren 63. aldia egingo dute domeka honetan. Laugarrenez egingo dute Izurtzan, 1971ko, 1991ko eta 2004ko ekitaldien ostean.

Lehenengo, 10:00etan elkartu, lau taldetan banatu, eta auzorik auzo ibiliko dira giroa berotzen. Ondoren, 13:00etan, kontzertua eskainiko dute elizan. Jaizale Durangaldeko Txistularien taldeko txistulariek askotariko musikarigaz (Carlos Sanchez tronpetaria, Urtun Gerrikaetxeberria gitarrista…) eta abeslarigaz  (tenoreak, sopranoak…) elkarlanean antolatu duten kontzertua izango da. Mendi Gain dantza taldeak eta Felipe Zelaieta bertsolari mallabitarrak ere parte hartuko dute  Eleder Iturrietak zuzenduko duen kontzertuan. Ostean, Mendi Gain taldeak Erregelak dantzatuko ditu, plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!