Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren harira egingo dituzten herri batzarrak herritarrek gai honi buruz dituzten ideia eta proposamenak batzeko erabili gura dituzte.
Gaztelekua gaur egun darabilten gazteekin partekatutako espazioa izango litzateke. Gaztelekuko zati bat, esaterako, neguan gurasoak euren umeekin egoteko birmoldatu daiteke; baita gaur egun jubilatuen lokalean egiten diren batzarrak edo tailerrak aurrera eramateko ere. “Gaztelekuko espazioa herrira zabaltzea” eta gune horri “bizia ematea” lirateke helburuak, Lorea Muñoz Izurtzako alkateak adierazi duenez.
Asmoa aurrera badoa, aurtengo urtean zehar proiektua egitea da asmoa, lanak hurrengo urterako utzita.